Hautaketaren arrazoia:
Jorge Furtado 1988 kaleratutako dokumental laburrean “ La islas de las Flores” deiturikoa
oso baliagarria irudi zait, gaur egungo bizi ditugun krisien jatorria ulertzeko, ez soilik krisi
ekonomikoa baita ekologikoa, iturri energetikoena edo elikagai krisia, eta zenbaiten ustez
baloreena ere.
Hau da, 12 minutuko dokumental labur honek haurrentzako azalpen bat izan zitekeenetik
abiatuta mundu mailan hegemonikoa den sistema ekonomikoaren azalpen “argia eta ulerterraza”
lortzen du, behintzat, testuinguru zehatz eta jakintza minimo batzuk dituzten pertsonentzako.
Mundu mailako sistema ekonomiko hegemonikoaren funtzionamendua era sinple batean azaltzea
du helburu baina ez mundu osoan material bideografiko honek baliagarria da.
Sistema ekonomikoaren aldagai desberdinen “deskodifikazioa” helburu izanda hainbat
baliabide erabiltzen ditu hartzaileak istorioan guztiz murgil daitezen; egunerokotasunetik
orokortasunera, istorio pertsonal batetik istorio orokor batera, umorea, haurrentzako esanahiak,
esaldi zientifiko ortodoxoak eta erritmo aldaketak besteak beste.
Hortaz, zuzentzen den pertsonen perfilerako, erabiltzen dituen metodologia, jakintzak
eta baliabideak material didaktiko oso egokiak dira sistema kapitalistaren deskodifikaziorako.
Web Orrialdea: Hikhasi
Hautaketaren arrazoia:
Euskara taldeko haur hezkuntzako ikasleak garelarik eta euskaraz gure ikasketen inguruko
baliabide internegrafiko asko ez daudelarik “Hik Hasi” proiektuaren web guneak horretarako aukera
eskaintzen du.
Web gunean ageri den moduan, “gune hau ikastetxeetan erabiltzen ditugun proiektuak,
materialak, fitxak, irudiak, gidoiak, powerpointak, unitate didaktikoak… partekatzeko sortua izan
da. Bilduma aberatsa sortzeko gogoz, zuen ikastetxeko ekimenak bidaltzeko gonbita egiten
dizugu”.
Horretaz gain, Euskal Herria subjektu gisa definituz euskal curriculum eta euskal hezkuntza
sistema propioaren aldeko aldarrikapena egiten du. Aipatutako gai hauen inguruan zeresan handia
egon daitekeelarik, hurbiletik jarraitu beharreko eztabaida interesanteak sortaraz daitezke.
Beraz, interneten munduan euskal irakaskuntzaren alorrari dagokionez oso baliagarria eta
eztabaida politak sorraraz daiteken web garrantzitsuenetarikoa iruditzen zait.
Dokumentua: Power Point “Paulo, Freire Pedagogia del Oprimido”.
Hautaketaren arrazoia:
Paulo Freire mundu mailan oihartzun handiko filosofo-pedagoaren inguruko lan baten
PowerPointa aukeratu nahi izan dut. Hain zuzen, unibertsitateko irakasle batek Paulo Freireren
“Pedagogia del Oprimido” lana aurkezteko erabilitako PowerPointa.
Honekin, azpimarratu nahi dut Paulo Freireren obren garrantzia eta bere obra didaktikarekin
tartekatu. Hau da, berak planteatutako “deskodifikazioa” oso baliagarri egiten zaigu
irakaskuntzaren arauak eta oinarriak ezartzerakoan.
Azken finean, berak zapalduentzako pedagogia planteatzen du, horretarako zapalduak haien
egoeraz jabetu behar dira. Jabetze prozesu horretan “hezkuntza askatzaile” bere biziko garrantzia
dauka zapaltzaileen “hezkuntza bankarioaren” aurrean. Behin bere egoeraz jabetuta eta
hezitzaile/hezituen arteko dikotomia apurtuta zapalduek haien pedagogiaren unitate didaktiko
propioak sortuko dituzte besteak beste. Hau da, “deskodifikazio” fase baten ostean euren egoera
konkretura, haien beharrak asetzeko arauak eta oinarriak ezarriko dituzte.
Beraz, hezitzaileak izango garen heinean testuinguruaren irakurketa kritikorako gaitasuna
beharrezko egiten zaigu eta horregatik ekarri nahi izan dut gurera Paulo Freireren obraren
aurkezpena.
Argazkia:

Photoshop jabeko argazki honi bakoitzak gure duen esanahi eman ahal dio. Hala ere,
aurretik eratuta ditugun konstruktu sozialak puntu komun batzuetara eraman gaitzake. Argazkian
berez, tarantula eta liburu bat ageri dira bakarrik.
Euskal Herriko zein Europako herri gehienetan gizarteak orokorki tarantulak animali
txartzat dauka, gaiztakeriarekin lotzen du, hainbat ezaugarri eta balore negatiboekin.
Kasu honetan bertan ageri den tarantula guztiz inofensiboa izanik ez genuen horrelako irudiekin
lotu behar baina gure gizartearen historiak horrela izatea “nahi” izan du. Liburua gure gizartean
irudi positiboa dute orokorki baina gure eskoletan egoera bestelakoa da.
Beraz, argazki honekin alde batetik, etorkizunean eskolak ematerakoan erabiliko dugun
lanabes honen inguruan gaur egun ikasleak duten irudi azalarazi nahi izan dut. Beste aldetik,
aldarrikatu nahi dut egoera honi buelta emateko beharra. Liburuak beste esanahi batez betetzeko
beharra.
Oso onak denak; egokiak, ez dakit.
ResponderEliminarBideoa, esate baterako, HHn ibiltzeko egokia denik ez nuke esango (asko gustatu zait, osorik ikusi eta gero jaitsi egin dut eta originala topatzen ahalegindu ere bai).
Paulo Freire dela-eta, kontu bi: bat eta bi
Eskerrik asko zuenengatik.
Kendu iruzkinak argitaratzeko orduan kodea eskatzearena, mesedez.