martes, 27 de marzo de 2012
ARRETA GALERAGATIKO EDO HIPERAKTIBITAEAGATIKO ASALDURA (AGHA)
Esan beharra dugu gaur egungo gizartean, bost umetik batek duela Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA), eta horregatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak, ondorioak garrantzitsuak baitira, bai umearentzat eta inguruan dituen guztientzat ere.
AGHAren ezaugarri nagusia, umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta gauzei arreta jartzeko duen ezintasuna da, batetik, eta bizkorregi erreakzionatzea, bestetik. Kasuen % 60an, gutxienez, sintomek iraun egin dute helduaroan ere. Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen hiru sintoma nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen dira. Beraz, adin horretara iritsi aurretik egin behar da diagnostikoa.
Ikerketek oraindik ez dute identifikatu AGHAren behin betiko kausa, baina, itxura guztien arabera, gaixotasunaren sorreran garrantzi handia dute faktore biologikoek, dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat. Oinarri hereditarioa ere duela pentsatzen dute adituek baina asalduran inplikatuak dauden geneen sekuentziak zein diren jakiteko hasierako faseetan daude oraindik.
Tratamenduak ume bakoitzari egokitutakoa izan behar du, baina, ikerketen arabera, botikak eta interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen dira emaitzarik onenak. Arrakastarik handiena lortzeko,tratamenduan umeak berak, gurasoek, beste senideek eta hezitzaileek hartu behar dute parte, betiere medikuaren kontrolpean, noski.
Etorkinak eskoletan
Gaur egun Euskal Herriko eskoletan etorkin asko dago eta hau aukera paregabea da hemengo haurrak aniztasuna lantzen hasteko. Erronka handia eskolako komunitate osoarentzat, inoiz ez delako holakorik gertatu gure herrialdean. Hizkuntzari dagokionez, orain dela askotik izan ditugu bigarren hizkuntzan curriculum osoa egin duten ikasleak, baina gehienek ama-hizkuntza gaztelera zuten, gutxienez ama edo aita Espainiatik etorritako etorkina delako. Gaur egun beste erronka handi bat dugu: ama-hizkuntza oso ezberdina daukaten haurrei curriculum osoa euskaraz egin dezaten ahalbideratzea. Bizi garen denboretan, dauden etorkinak munduko edozein tokitakoak izan daitezke baian hemen gehienbat latino Ameriketako eta ekialdeko Europako herrialdetakoak dira.
Gure eskuetan dago, haur hauek hezkuntza egoki bat izatea eta biharko egunean erraztasun handiz integratuta egotea gure gizartean. Ez da Euskal Herrian soilik gertatzen, mundu osoko herrialde txiroetako biztanleriak beste herrialde aberatsetara joan nahi du lana topatzen eta beren familiarentzat aukera berriak bilatzen. Eskoletan aurkitzen ditugun haur etorkin gehienak, lana bilatzen etorri diren gurasoen seme-alabak izaten dira normalean.
martes, 20 de marzo de 2012
HEZKUNTZA INFORMALA
Hezkuntza bizitza osoan zehar dugu, baina ikastolak, unibertsitateak, udalekuak eta programatuta dauden hezkuntzez aparte hezkuntza informala ere dago eta hau egunez egun egiten duguna eta gertatzen zaiguna da. Adibidez, telebista ikusten dugunean, irratia entzutean, egunkaria irakurtzen dugunean, komikiak begiratzean, gurasoekin hitz egiten dugunean, kaletik oinez goazenean eta kartel bat ikustean…
Bi erako hezkuntza informalak daude: alde batetik, nahita izaten ditugun harremanak, nahita irakurtzen ditugun komikiak, aldizkariak… eta bestetik, gure buruan nahi gabe sartzen diren eta gure hezkuntzan eragiten duten telebistako iragarkiak, irratiko iragarkiak…
Gaur egun, haur asko daude ikastolatik irtetean futbolera, beste kirol ekintza batera edo hizkuntza eskola batera joaten direnak beraien gurasoak nahi dutelako. Kasu batzuetan, haurrak nahi dutelako izaten da, baina gutxitan gertatzen da hori. Horrela, haur horiek egun osoa okupatuta dute denbora librea zer den jakin barik. Gobernua, Asoziazio Erlijiosoak eta beste zenbait batzorde dira hezkuntza informala inposatu nahi dutenak honen ordez hezkuntza formala eta ez formala gehiago bultzatuz.
Hezkuntza informala, formala eta ez formala bezain garrantzitsua da. Haur batek egunez egun telebista ikustean, egunkaria irakurtzean edo gurasoekin edo lagunekin izango dituen harremanak bere hezkuntzaren zati garrantzitsu bat izango dira.
Psikomotrizitate saioa
Psikomotrizitate saio egoki bat egiteko beharrezkoa da hainbat gauza kontuan hartzea, adibidez: haurrak daukaten egoera fisikoa, egoera emozionala, motibazioa, nekea… Aurrekoak kontuan izanda prestatuko dugu saioa, haurrak urduri badaude erlaxatzeko ariketak egingo ditugu, triste badaude alaitzeko diren jolasak egingo ditugu.
Saioa burutuko den espazioa oso garrantzitsua da, zelaia berezia izan behar da, hormak babestuta egon behar dira, leihoak egotea beharrezkoa da gela aireztatzeko.Haurren kopurua ere kontuan hartu beharra dago, espazioarekin erlazionatuta doa eta. Irakasleak parte hartzea ere ondo legoke umeen jokoetan parte hartze minimo batekin.
Ikastetxe bakoitzak duen materialaren eta irakasleen arabera, saioak era desberdinean antolatuko dira baina saio askeek badaukate jarraitzeko eredu bat: Arauak errepasatu, koltxoiez egindako pareta apurtu, jolas librea( hormetara igo, jolas librea, jolas sinbolikoa, saltoak egin, eraikuntzak egin eta amaieran marrazki batean saioak iruditutakoa plasmatu eta erlaxatzeko ipuin bat kontatu.
Mota honetako saioak, Acouturierren eredua jarraitzen dute. Mota honetako saioetan, haurrek beraien sentimenduak askatzen dituzte ekintza desberdinak eginez. Horma botatzen dutenean bere nortasuna erakusten ari da eta eraikuntzak egiten dituenean bere nortasunsa eraikitzen du eta saltoak egiten dituenean bere buruarengan duen konfiantza erakusten du.
martes, 13 de marzo de 2012
Yo Si Puedo!!!!
Cuban Leonela Relysen eskutik alfabetizaziorako asmatutako “Yo si puedo” programak oihartzun handia izan du. Hortaz, 2002tik gaur egunera arte hegoaldeko hainbat herrialdeetan erabili izan dutela, Argentinan, Venezuelan edo Nikaraguan besteak beste. Lortutako arrakasta nahiko esanguratsua izan da eta hegoaldeko herrialdeez gain, Sevillan ere erabili izan dute. Beraz, alfabetizaziorako eredu oso interesgarria iruditzen zaigu eta kontutan eduki beharreko. Horregatik, Sevillako “Yo si Puedo” programaren web orrialdea aukeratu dugu.
Maria Montessori
Maria Montessori Italiako Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen 1870ean. Bera italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen eta bere teoria pedagogikoak ezagunak dira mundu osoan.
Haurrek ikasteko askatasuna behar zuela pentsatzen zuen. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten zutela uste zuen. Akatsak egitea ez zuen gaizki ikusten, horrela haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz. Berak, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar zela uste zuen. Eta hauek haur bakoitzaren ikaskuntzaren bilakaera inposiziorik gabe errespetatu behar zutela esaten zuen Montessorik.
Bere pedagogia oso kritikatua izan da urteetan zehar. Hala ere, pertsonaia ospetsuen onespena ere izan zuen eta horri esker bere ideiak mundu osora zabaldu ziren. Berari esker albo batera utzi ziren betiko gela ilunak eta gelaren antolamendua birplanteatu zuen arbel bakar bat zutenak, eta ikasle guztiak lerrokaturik zeuden gelak aldatuz. Eta hortik aurrera, garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxen bidez haurren garuna estimulatu eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen. Eta esan beharra daukagu Montessorik proposaturiko materialak eta ideiak, egungo pedagogian eta eskola guztietan erabiltzen direla, haur hezkuntzan batez ere, haurrak berezko garapena izan dezan.
URTXINTXA
Urtxintxaren web orrialdea aukeratu dugu oraingoan, aurreko astean ipuin eta jolas ez sexisten inguruko tailerrak oso interesgarriak iruditu baitzitzaizkigun. Web orri honetan Urtxintxa elkarteak lantzen dituen arlo ezberdinetan gehiago sakontzeko aukera ematen digula kontuan izan eta etorkizunean irakasle bezala jarduteko informazio eta eduki ugari biltzen dituela ikusita aukeraketa nahitaezkoa dela iruditu zaigu.
Etiquetas:
Aitor,
Asier,
EKARPENA: ITURRIAK,
Iker,
Jon
Autismoa Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzan nabaritzen hasten den gaixotasun bat denez eta oraindik haur horiek osatu ezin direlako, garrantzi handia eman behar zaiola uste dugu eta horregatik aukeratu dugu gure blog-ean publikatzeko.
Haur autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean “distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten. Batzuetan mintzaira ez da garatzen, beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, ez du ez aurrera ez atzera egiten, hor geratzen da. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta hizkera monotonoa izan ohi da.
Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.
Haur autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean “distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten. Batzuetan mintzaira ez da garatzen, beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, ez du ez aurrera ez atzera egiten, hor geratzen da. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta hizkera monotonoa izan ohi da.
Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.
View more PowerPoint from abeaskoa
Irakasle garenean
Alde batetik, hezkuntza sistema publikoaren aldaketa pedagogikoa sustatzeko eta aldarrikatzeko. Hau da, irakasleon autonomiatik eraldaketa sozialerako abiapuntua izango den pedagogia askatzaile bultzatu, aldarrikatu eta sortu Euskal Herriko testuingurura bideratuta.
Beste alde batetik, irakasleak sistemaren aurka ematen diren borroka espazioetan subjektu aktiboak izan behar dira aldarrikapen korporatiboak aparte.
Etiquetas:
Aitor,
Asier,
Hausnarketa: Hezkuntza Askatzailea,
Iker,
Jon
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
