miércoles, 25 de abril de 2012

Formakuntza: heziketa programa


Testuinguruaren azterketaren definizio objektiboa:

Pasaden hastean, Gorlizko ikastolako zuzendaritzak nirekin jarri zen kontaktuan helarazteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak aspaldin egindako eskakizuna hurrengo hilabeterako beteko zutelakoan. Hau da, hurrengo hilabetean Gorlizko ikastolak atzerritako hizkuntza irakasteko zituen pertsonal gabezia konpondua izango zela 6 irakasle berri integratuz ikastolaren funtzionamendura. Ingelesa, Alemaniarra eta Frantsesa emango zuten.

Hau esanda, zuzendariak azaldu zidan, 6 pertsona hauek ez zutela formaziorik hezkuntza alorrean, unibertsitate mailako bestelako formazio espezializatua da zeukaten bakarra. Horri aurre egiteko zuzendariak heziketa programa bat aurrera eramatea beharrezkoa ikusi zuen eta heziketa programa horren prestakuntza eta aplikazioa nire ardurapean utzi zuen

Zuzendariaren arabera ni nintzen pertsonai egokiena hezkuntza alorrean izandako ibilbide luzeagatik, baita ikastolako langileen artean Gorliztar bakarra nintzelako ere. Horretaz gain, azken 5 urteetan ikastolako genero begiralea izateak berebiziko garrantzia izan zuen. Zuzendariak aipatu zuen moduan, benetako hezkidetza helburu nagusienetako bat izan da azken bost urteetan eta nola niri egokitu zaidan helburu horren koordinazioa, niri esku utzi nahi izan zuen irakasle berrien heziketa programa. Zuzendariarentzako oso garrantzitsua iruditu zitzaion heziketa programan hezkidetzan sakontzea.

Heziketa programa aurrera eramateko aste bateko epea eman zidan. Hasiera batean, bi asteko epea eskatu banizkion heziketa programa irakasleengan hobeto barneratu eta sakondu ahal izateko, zuzendariak bakarrik aste bateko epea eskaini zidan. Horren ordez, eskaini zidan hurrengo asteetan irakasle hauekin ez ohiko batzarrak izateko aukera.

Heziketa programa aurrera eraman aurretik, zuzendariari 6 pertsona hauen zenbait datu eskatu nizkion; bizilekua,jatorria, ikasketak, ikasketak non burutu dituzte, adina, sexua, eta ama hizkuntza.
Heziketa programaren prestaketari ekin nion, heziketa programa bi ataletan bananduz. Alde batetik, txosten baten prestaketa eta bestetik, heziketa programaren inplementazioa edo heziketa programa praktikara eramatea
1- Txostenaren prestaketa:
Lehenik eta behin, irakasleak niri ustez ezagutu beharreko zenbait datuen inguruko txostena prestatu nien. Hau da, 6 pertsona hauei testuinguruaren azterketa objektiboa biltzen duen txostena helarazi nizkien heziketa hasi baino 3 aste lehenago.

Bertan hurrengo datuak bildu nituen:
    • Herrien inguruko informazioa: Ikastola nahiz Gorlizen kokatuta egon, inguruko herrietako ( Plentzia, Barrika eta Lemoiz ) ikasleez osatuta dago. Txostenean 4 herri hauen informazioa jaso nituen. Alde batetik datu kuantitatiboak: biztanle kopurua, hazkunde demografikoa, bataz besteko errenta, hizkuntzen inguruko datuak, familien diru iturri nagusia, bataz besteko gizon eta emakumeak, etorkin kopurua eta kultur eta kirol eskaintza nagusiak. Bestetik, lau herri hauen azken 50 urteetako historia biltzen zuen dokumentu laburra, informazio gehiago jaso ahal zuten iturriekin atxikituta.

    • Ikastolako datuak: Aurretik erabilitako eredu berdina erabiliz ikastolaren ingurukoi datuak jaso nituen. Kuantitatiboak: Ikasle kopurua, jatorria, hizkuntz nagusia, Irakasle kopurua, bataz besteko mutil eta neska ikasle eta irakasle, gela kopurua, teknologi berria kopurua, bestelako langileak, bestelako zerbitzuak eta ikastolaren banaketa arkitektonikoa . Ondoren, ikastolaren historia, helburu nagusiak, lan metodologia eta zuzendaritza organoaren funtzionamendua jaso nuen.
    • Klasearen datuak: Irakasle bakoitzari zegokion taldearen inguruko informazio kuantitatiboa eskaini nion. Ikasgai kopurua, klasearen tutorea, emakume eta mutil kopurua, beste ikasgaiak.
    • Informazio pertsonala: Irakasle bakoitzari zuzenduta. Alde batetik, bere irakasgaiaren temarioa eta helburuak. Bestetik, bere lana aurrera eramateko baliagarriak izan daitezken eredu pedagogikoen inguruko informazioa.
Heziketa programa eta helburuak:

Harrera egunean, helburu nagusiena izango litzateke 6 pertsona hauek lehenengo kontaktua edukitzea ikastolarekin, bai ikastola osatzen duten pertsona desberdinekin, bai ikastolako egiturekin. Hau da, ikastolaren funtzionamendua osatzen duten egitura pertsonal zein fisiko desberdinekin lehen kontaktua eduki. Hala ere, zuzendariak aginduta hezkidetza programan indarrak jartzeko, lehenengo egunean bertan Genero begirale moduan hezkidetza programa azalduko diet. Hortaz, lehenengo egunean hurrengo programazioa edukiko genuen:

Haien bila joan ostean ikastolako sarrera, zuzenean irakasleen gelara joango ginateke. Bertan, pertsonalaren aurkezpena burutuko genuke. Horren ostean, egunero klaseak hasi aurretik ospatzen den ordu erdiko batzarrean parte hartuko zuten. Heziketa astean egunero parte hartuko dute batzar hauetan. Bertan, irakasleen kezkak, eredu pedagogiko desberdinen eztabaidak eta ikastolaren funtzionamenduaren inguruan hitz egiten da. Beraz, batzar hauek oso garrantzitsuak dira ikastolaren garrantzia eta funtzionamenduaz jabetzeko. Bestalde, harrera egunean zentroko instalazioak eta zerbitzu desberdinak ezagutuko zituzten, batzarra zuzendariarekin, batzarra orientatzailearekin eta azkenik, hezkidetza programaren helburuak azalduko nien:

“Hezkuntza sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, horregatik, hezkuntzaren analisia egitean, alde batetik, emakumeen presentzia, kopurua eta kokapena aztertu beharko ditugu eta, bestetik, hezteko bitarteko honek sexuen arteko bereizkerian zer-nolako eragina duen ikusi beharko dugu...Hezkuntza jardueraren sexismoa salatu beharra dugu: jarrera eta jokabide sexistak, emakumezko ikasle eta irakasleenganako balorazio eskasa, arreta gutxiago, itxarobide murritzak. Oro har, gehiengoa izan arren eta ekimen gehienetan euren eragina erabakigarria izan arren emakumeak ez dira agertzen eta gutxietsiak dira. Ikusi pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek landu, kontuan hartuta gaitasun batzuetan entrenatuagoak gaudela sexu batekoak izateagatik, eta beste batzuetan herren gabiltzala. Generoak eta beren mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira hala. Nortasuna zizelkatzeko tailerra izan behar luke eskolak. Neskek eta mutilek gizartean sexuaren araberako eredua jasotzen dute; jarrera batzuk, gaitasun batzuk dira lantzen dituztenak. Eskolak ez badu hori kontuan hartzen, eta ez bada saiatzen kontzienteki beste eredu desberdin batzuk eskaintzen, gauzak bere horretan jarraituko dute. Genero begirale moduan, hezitzaileen formazioa egokitu beharra daukat. Hezitzaileak hezteko bitartekoak jarriko ditut: kurtsoak, materiala erraztu, orientazioa, ikerketak...”

Hurrengo egunetan, egunero egiten den batzarraz gain, hezkidetzaren beste alor batzuk landuko genituzke atalka. Hala hola, materialak eta emakumea, hizkuntzaren adibideak, lan banaketa, harremanak, ikastetxearen antolamendua, soinketa eta jolasak, espazioaren banaketa, parte hartzea,sexualitatea, eraso sexistak eta adinaren inguruko bereizketa. Egunero 3 gai landuko genituzke ostiralera arte, metodologia desberdinak erabiliz. Garrantzitsua izanik irakasle hauengan ziur aski ordura arte planteatu ez diren eztabaidak sortarazte eta are gehiago konturatzea eskolak eta irakasteko formak zein nolako eragina eduki dezaketen haurren sozializazioan.

Azkenik, aste horren baitan beste irakasleak nola lan egiten duten ikusteko aukera izango zuten egunero, ikasgai desberdinak nola jorratzen dituzten. Azkenik, tutoretzaren garrantzia landuko genuke. Bertan, pertsonaren ( ikasleen ) garapen integrala landuko genuke, pertsonen bost dimentsio landuz: arlo kognitiboa, psikomotorra, emozionala, soziala eta afektiboa. Pertsonaren bost dimentsio horiek modu orekatuan eta elkarri lotuta garatu behar dira. Irakaskuntza prozesuan kontuan izan behar diren bost klabe zehazten ditu: zeure buruarekin eta inguruarekin harmonian egotea, komunikazioa, ikasten jakitea, gatazken konponketa eta elkarbizitza. Bost klabe horiek ere modu orekatuan eta elkarri lotuta azaldu behar dute irakaskuntza prozesuan zehar.

Internetgrafia:



“Hezkidetza, deitaile sutilen indarra”. Hikhasi.com. 2005eko martxoan.

Helbidea: http://www.hikhasi.com/artikulua/988#artikuluak
Azken kontsulta: 2011ko azaroa.

Euskal Curriculuma Herritarren Ekarpena. “Hezkidetza, Euskal Curriculuma genero ikuspegitik”. Zubiak Eraikitzen Hezkidetza taldea. 2008ko uztailan.


Helbidea: http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/2008/07/euskal-curriculuma-genero-ikuspegitik.html Azken kontsulta: 2011ko azaroa.

lunes, 23 de abril de 2012

Noam Chomsky; "El objetivo de la educación: La deseducación"


Noan Chomsky: El objetivo de la educación: La... przez filosofiacr


Noam Chomsky critica el actual sistema de enseñanza. Frente a la idea de que en nuestras escuelas se enseñan los valores democráticos, lo que realmente existe es un modelo colonial de enseñanza diseñado para formar profesores cuya dimensión intelectual quede devaluada y sea sustituida por un complejo de procedimientos y técnicas; un modelo que impide el pensamiento crítico e independiente, que no permite razonar sobre lo que se oculta tras las explicaciones y que, por ello mismo, fija estas explicaciones como las únicas posibles.

PD: Ez dut jarri nik egindako ekarpen moduan, oso interesgarria ikusi dut eta horregatik gehitu izan dut.

miércoles, 18 de abril de 2012

Gabonetako Jostailuak


Ez da denbora gehiegirik pasatu urte bukaera ospatu dugunetik. Gabonak kristau garaian IV. Mendetik ospatzen dira. Hauek baino lehen festa paganoak zeuden. Gauzak horrela, Elizak historian zehar egindako basakeriek “inkisizioa, sorgin ehiza, katolizismo berria…” kultura endemikoaren galera ekarri zuen. Baian ez da hori Elizak ekarri digun bakarra, gizartearen zatiketa hierarkiko patriarkala ere elizaren eskutik etorri zaigu.

Bideo honetan argi ikus daitekeen moduan, botere harremanak mantendu nahi dituen gizartearen zati bat horretan darrai, kasu honetan publizitate eta marketing-aren tresnak erabiliz haurrengan eragiten duen botere ekonomikoa hain zuzen ere. Botere ekonomiko/katoliko hauek, Generoan oinarritutako estereotipoek bere horretan iraun dezaten aureneko interesatua dira.

1995ko irailaren 4tik 15era Beijing (Txina) hirian burutu zen Emakumeari buruzko IV.Mundu konferentzian hartutako emakumearen irudiari buruzko akordioen laburpena aurkezten duenez. Besteak beste:

-Komunikabideek ez dute emakumearen bizi modu anitzen irudi orekaturik eskaintzen.

-Produktu bortitz eta degradatzaile edo pornografikoek emakumeari eta gizarte duen parte hartzeari kalte egiten diete.

-Iragarkiek kontsumitzaile gisa aurkezten dute emakumea.

-Komunikabideetan auto-erregulazio mekanismoak ezarri behar dira. Era berean, genero bereizkeria agertzen duten programak ezabatzeko metodoak asmatu behar dira.



1. Objektibo estrategikoa: Komunikabide eta teknologia berrien bidezko emakumeen adierazpena zein baliabide hauen inguruko erabakietan parte hartzea bultzatzea.

· Gobernuek eta beste sektoreek, komunikabideei buruz dituzten politika eta programetan genero ikuspuntua sartzeko politika aktibo eta ikusgarria bultzatu beharko lukete.

· Hedabide-sistemek hartu behar dituzten irtenbideak: Komunikabideei emakumearen irudi orekatu eta bereizia aurkezteko aukera emango dieten erregulamendu-mekanismoak sortzea, beti ere adierazpen askatasunaren aurka jo gabe.

2.Objektibo estrategikoa: Estereotiporik gabeko eta orekatua den irudia bultzatzea hedabideetan.

martes, 17 de abril de 2012



Bullyng

Zer da?

Bullyng-a azkeneko urteetan haurren artean gorantz egin duen arazoa da, behin eta berriz errepikatzen den pentsaturiko jarrera bat da, neska mutiko batek edo talde batek biktimari min egiteko asmoz. Portaera erasotzaile hauek oso ondorio larriak dituzte bai jasaten dituztenengan eta bai eragiten dituztenengan. Problema hau zenbat eta gazteagoak izan umeak, areagotu egiten da. Jende askoren ustez, eraso hauek indarkeriaren bidez egiten dira, baina eraso psikologikoak arriskutsuenak dira bizitza osorako uzten dituzten ondorioengatik. Existitzen diren eraso mota desberdinak honako hauek dira:

- Indarkeri sinbolikoa: Lotura sinboliko hau ezin da ikusi begi bistaz, elkar harremanekin, hitzekin eta topaketekin eratuta baitago. Mota honek, gizakien artean dauden lotura psikikoak hondatzen ditu. Lotura sinbolikoak, pertsonen arteko harremanak sortzeko eta gogortzeko ahalmena du, eta lotura horiek dira beste pertsonak hautematea egiten dutenak. Horiek gabe, alboko pertsona, ez zen pertsona bezala hautemango, gauza bat bezala baizik.


- Indarkeri larria: Hauek errazago antzematen dira. Legez definitutako jarrera eta ekintza sozialez ari gara kasu honetan, zeinak pertsonaren osotasun fisiko zein psikikoaren kontra egiten duen.
Hauen barruan kokatzen dira beste hiru mota hauek:
- Indarkeri fisikoa: jo bultzatu, aurreko biak egingo dituzula mehatxatu, zerbait egitera behartu…
- Indarkeri berbala: ezizenak jarri, burla egin…
- Indarkeri soziala: Ez hitz egitea, pertsona bati buruzko gezurrak zabaltzea…

Tratamendua

Ikusleak
- Bere gurasoei edo maisuei kontatzen animatu behar du.
- Biktimak ez baldin badu nahi hitz egin, norbaitek bere tokian hitz egitearen ideia planteatu.
- Ikusle edo biktima izanda ez hartu mendekua zure esku.

Biktimak
- Erasotzailea ignoratu behar du, ez egin negarrik bere aurrean, hori baita berak nahi duena eta.
- Erantzunak gogorrak eta lasaiak izan behar dira
- Egoera horretatik urrundu behar da eta heldu bat dagoen tokira joan.
- Garrantzitsuena: hitz egin dezan heldu batekin.
Hala ere, garrantzitsua da biktima aurreko pausuak egiten ahalegintzea ,erasotzaileari aurre eginez, beregan segurtasuna badu autoestima igoko duelako.



Gu biharko egunean irakasleak izango garela kontuan izanda, atentzio espeziala jarri beharko diogu arazo honi, gero eta kasu gehiago ematen direlako. Haurrak direnetik tratatuko ditugunez, gure esku dago, beraien buruetan gizartean egoki bizitzeko beharrezkoak diren balioak barneratzea. Hau ondo egin ezkero, haurrak nagusiagoak direnean, beste pertsonak ondo tratatu beharko lituzke. Badakigu ezinezkoa dela arazoa desagertzea, baina gutxitzea posible ikusten dugu. Azkenik, gure ustez gaur egun gizartean dauden estereotipoak (iragarkiak, telebistak, modeloak…) asko laguntzen dutela arazo hau indartzen, pertsonen artean egiten dituen diskriminazioengatik.


lunes, 16 de abril de 2012

ELEMENTUE( Ken Robinson)





EL ELEMENTO “ELEMENTUE”



Harrigarria badirudi ere Gernikan badago asko erabiltzen den esaera bat, “zelako elementue dan…!” honekin gazte eta nerabe zantar, bihurri eta iraultzaileak deskribatu eta gutxietsi nahi izaten da, berauen jokabide desegokia nabarmendu nahian. Eta harrigarriagoa iruditu liezaioke, jende askori baita, herrian “poteoa” egiten den kale batean ere “Elemento´s” bezalako izena duen taberna betekin aurkitzea.

Ken Robinson (1950 Liverpool, England) hezitzaile eta idazleak bideo honetan argi adierazten duen bezala, bizitza alda diezazukeen “Elementue” aurkitzeko norbere barruan bilatu beharra dago. Eta norbere barruan bilatzeko, Antoine de Saint-Exupery-k zioen bezala, “El hombre se descubre a sí mismo cuando se enfrenta a los obstáculos.” oztopoei aurre egiteko gaitasuna izatea bezalakorik ez dago.

Tabernaren gaiarekin lotuta, Gernikako eta Euskal Herriko gazte asko eta asko “Elemento´s”-era joaten ohi dira norbere buruko “miseriez” ahazteko ahaleginetan. Baina tamalez bada ere gau basati baten ajea “bixamoneko”oztopo berri bat gehiago bihurtzen zaie, bere buruarekin aurkitu nahi ezagatik, agian. Edo hezkuntza sistemak haurrak garenetik, bakoitzaren frustrazioak nola bideratu ditzakegun azaltzerakoan ez dutelako asmatu? Edo sistema berberak, industrializazio garairako langile “merkatuaren esklabo” frustratuak ekoizteko interesa eduki duelako?

Guzti honekin zera azpimarratu nahiko nuke, etorkizunean maisu/maistra izango bagara, –eta hori espero dut behintzat- norberaren ezagutza lantzeak duen garrantziaz kontziente izateaz gain, gaitasun hori “Euskal Curriculum-ean” hainbeste errepikatzen diren parametroetatik haratago eraman beharraz ere kontziente, ez ezik, kontsekuente izan beharko ginatekeela. Azken finean, hezkuntza sistema eta eredu ekonomikoaren iraultza globala lortzearen partaide garenok, gure eskuetan dagoen guztia egiteko prest egon beharko ginatekeela, alegia.

TESTUA:

Todos nacemos con habilidades extraordinarias. Somos capaces de crear, intuir y emocionarnos. Existe en nuestro interior un lugar secreto donde sabemos quienes somos y disfrutamos con aquello que más nos gusta, es el elemento. Encontramos nuestra fuerza nuestro talento de una manera especial y desarrollamos unas habilidades que nos hacen únicos.

Aquellos que creen en su poder, que no pierden la fe en si mismos, crecen y se convierten en los protagonistas de su propia vida. Se sienten preparados a enfrentarse a cualquier reto que este por venir, recuperar el elemento es clave para ante un futuro cada día más incierto y cambiante. Solo tienes que buscar donde siempre ha estado. Dentro de ti.

El elemento descubrir tu pasión lo cambia todo.





martes, 3 de abril de 2012

Ligatzeko gaitasuna

Ligatzeko gaitasuna edo zeintzuk diren ligatzeko behar diren gaitasunak deskribatzea ez da lan batere erraza. Hala ere, horri ekingo diogu definizio oso zabala emanez. Iraultza Komandoaren Entziklopedia Akademikoaren arabera, ligatzea norbait edo talde bat aktiboki erakartzen saiatzea eta gerokoak geroko.

Ligatzeko ekintza testuinguru oso desberdinetan eman daiteke. Hortaz, lehenik eta behin ligatzeko gaitasunak edo ligatzea helburu izanda igorleak testuinguru horretan parte hartzen duten aldagaietara moldatzeko kapaxa izan behar da. Horren harira, esan daiteke testuinguru konkretu bakoitzean erabili beharreko gaitasunak, edukiak, metodologia ez direla berdinak izango. Hau da, ez da berdina Bilboko txosnetan egotea edo Txitxarron, Argentinan edo Euskal Herrian, klasean edo autobusean, mozkortuta edo ez, adin diferentzia handiko pertsonekin.... Egoera konkretu bakoitzean aldagai desberdinak parte hartzen dute eta horiek kontutan eduki behar dira. Adibidez:

  • Txitxarron akaso “rafa moraren” jarrera eduki behar duzu.
  • Argentinan “chamuseoaren” tresnak ondo ezagutu behar dituzu.
  • Bilboko txosnetan begiradarekin jolastu behar duzu akaso hasieran.
Beraz, ebaluazio egiterakoan erabilitako metodologia eta edukiak planteatutako helburuak bete badituzte emaitza edo emaitzak onak izan direla esan genezake. Hainbat kasutan, ligatzeko estrategia desberdinak antagonikoak izan daitezke testuinguruaren arabera. Horretarako, egoerak-ohiturak-arauak-kulturak-komunikazioa aztertu, identifikatu, moldatu eta kontrolatu ikasi behar dugu.

PD: Aipatu beharra daukagu inkonpetente hutsak garela

PENTAZIDADEA

 


PENTAZIDADEA

Tutoretza eta orokorrean konpetentziak lantzeko erabiltzen den metodoa dugu hau. Batez ere 4 eta 5 urteko geletan erabiltzen da eta gero eta gehiago erabiltzen hasi da gaur egungo haur eskoletan.

Tutoretza plan honetan Unitate Didaktiko bakoitzarentzat jarraibide edo konpetentzia bat ezarrita dago. Jarraibide hori egunero lantzen du umeak (adibidez: gauzak batzen ditut, maitasuna ematen dut…). Unitate hasieran ondo azaldu behar da zein den jarraibidea, zer esan nahi duen, zer lortu behar den… eta horretarako euskarri grafikoak gela bakoitzean ezarriz.

Era ezberdinak daude pentazidadea lantzeko, esate baterako, irakasleak haur bakoitzari sintonian lortutako bihotzak jartzeko panel handi bat emango dio eta haur horrek bihotzak jarriko ditu beti ere tutoretza planeko jarraibideak edo konpetentziak lortzen baditu. Asteko azkenengo egunean, irakasleak haur bakoitzari deitzen dio banan- banan eta lortu dituen bihotzak kontatzen dituzte, hori bai, beti errefortzu positiboa erabiliz. Bihotz guztiak lortu baditu zorionak emango dizkio eta ez baditu lortzen zergatik uste duen izan dela esateko esango dio irakasleak eta animatuko dio hurrengoan lor dezan. Gero, marrazki bat ere marraztuko dute. Hau dena egin ondoren, haurrak bihotzez osaturiko panela etxera eramaten dute beraien gurasoak ikusteko eta hurrengo egunean sinatuta bueltatzeko.

Jolasa eta Curriculuma

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA eremuaren sarreran zera adierazten du curriculumak jolasaren garrantzia azpimarratzeko:

“Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientzia berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du”.

Hortaz, jolasaren garrantzia azpimarratu behar dago. Hala ere, oso garrantzitsua egiten zaigu egitea jolas bakoitzaren azterketa hermeneutikoa, sakonean transmititzen diren balioak eta portaerak aztertzea, hezkidetza lantzerako orduan ezinbestekoa baita. Horretaz gain, jolas libreak haur hezkuntzan izan dezakeen garrantzia azpimarratu beharra dago, honek aurren sormena eta irudimena garatzen lagunduko duelakoan. Gainera gaur egun, bizi garen kontsumo gizarte honetan haurren sormena eta irudimena nahiko kaltetu egin da, beraz, jolas librea bultzatu beharko dugu ikastetxeetan.