UDAZKENA
5 URTEKO haurren ikasgela batean egiteko jarduera oso egokia iruditzen zaigu. Hurrengo helburu eta gaitasunak lantzeko aukera ematen baitu.
5 URTEKO haurren ikasgela batean egiteko jarduera oso egokia iruditzen zaigu. Hurrengo helburu eta gaitasunak lantzeko aukera ematen baitu.
HELBURUAK/ GAITASUNAK:
Gaitasunak:
Naturarekin arduratsu izatea, Arduraz bizitzen ikastea, naturaz ikasi eta zaintzen ez bada gertatzen denaz pentsatu eta ikastea, gelakideei (lagunei) beraien ikuspuntua adierazteko eta sentimenduak adierazteko (txori txiki polita…), naturan elkar-bizi diren animalia eta landare ezberdinen adibideekin elkarbizitzen ikastea, baso eta animaliek jasaten duten garapena (darwin) adibide hartuta pertsona gisa garatzen ikastea, natura zaintzea egiten eta ekiten ikasiz.
Helburuak:
Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari:
1. Animalien (“eta landare”) gorputz atalak ezagutuz, beraien gorputzak ematen dieten aukerak ezagutu ditzaten guztiak errespetatuz.
2. Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.
3. Basoan murgiltzeak dakartzan konfiantza eta ekimena garatzea Autonomia handiagoa hartzeko.
4. Basoko istorioak erabiliz (Anbotoko mari, basajaun…) gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea, baita bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eraikitzeko.
5. Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin.
6. Basoko animaliak hizkuntza ezberdinetan mintzo direla azalduz; Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko.
7. Basoko fruituak eta animali familiak zenbatu eta imitatuz; Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.
Ikuspegi interesgarritik eratuta.
ResponderEliminarAgian, kritikatxoren bat ere merezi lezake horrek esaten duzuen hellbururako. Ez ote da gehiegi irakurri beharrik? (EB)
* Egileak izenpetu behar du
Egileak irakasleari elkarrizketa egin behar dionenan, proiektutka lan egiten duen bati egin behar lioke.
* Kendu kamptcha kodea iruzkinak publikatzeko orduan.