martes, 8 de mayo de 2012

UNITATE DIDAKTIKOA SORTZEKO ZER?




Hona hemen, lauhileko honen azkeneko txanpan bidali diguten lantxoaren inguruko “Unitate Didaktiko” –aren jakingarri batzuk. Betiko moduan denbora eta espazioaren antolaketaren inguruan sortzen diren arazoak konpondu ez ezik, beti sortzen den arazotxoari konponbidea topatu ezinik gabiltzala lanak azkeneko momentuan bidaltzea omen da errazena. Hori horrela eta denboraz oso justu gabiltzala ikusirik, U.D bat sortzeko garaian kontuan izateko punturik garrantzitsuenak azpimarratu nahi izan ditugu. Honatx:

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EBALUAZIOA

• Abiapuntua (nondik hasi garen eta zergatik).

• Sekuentziaren garapenean erabilitako baliabide materialek, jarduerek, lan

taldeek eta abarrek ondo funtzionatu duten, ala aldaketaren bat egin behar

den hurrengo saio baterako

• Sekuentziaren garapenean izan diren harremanei (haurren artean,

hezitzailearekin…) eta jarrerei behatu.

JARDUERAREN PLANIFIKAZIOA

Elkarrizketa planifikatzerakoan, honako oinarrizko elementu hauek izango ditugu

kontuan:

1. Haur guztien parte-hartzea lortu.

2. Elkarrizketa egiteko espazioa erosoa eta komunikazio bultzatzen duena izan

behar da: HARRERA TXOKOA.

3. Jarduera egiteko denbora aurreikusi.

4. Galderen tipologia ondo pentsatu.

• Galdera irekiak, baina haurren hizkuntza-konpetentzietara egokituak.

• Pentsarazten duten galderak.

HEZITZAILEAK BERE ESKU-HARTZEA BERRAZTERTUKO DU

Haurren interesak

• Haurren ezagutzatik abiatu zara?

• Denbora eman diezu haurrei pentsatzeko?

• Haurren esperientzien kontaketa bultzatu duzu jardueraren bitartez?

• Haurren interesak lehenetsi dituzu?

Erronka kognitiboak

• Galderak errebotatzen dituzu edo erantzuna ematen duzu?

• Hipotesiak, arrazoibideak egiteko, iritziak emateko aukera eskaintzen

duzu?

• Jardueraren amaieran, azaldutako ideiak laburbiltzen eta biribiltzen

dituzu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario