martes, 8 de mayo de 2012

Teknologia berriak



Gaur egun ezinezkoa da ukatzea, teknologia berriek gizartean izan duen eragina. Gehien nabaritzen dutenak haurrak dira, hauek dira inuzenteenak eta. Sortzen joan diren teknologia berrien artean haurrek gehien erabiltzen dutena telebista da, bai etxean eta eskolan. Telebistek programazio egokia izango bazuten ondo legoke haurrak telebista ikustea baina tamalez ez da horrela gertatzen eta programazio desegoki batekin telebistak heziketan parte handia dauka, agian guraso-irakasleek baino handiagoa. Balioak eta edukiak transmititzen ditu iruditan, segundoko abiadan. Eta mezu horiek errazago helduko dira, irakaslearen azalpenak edo gurasoaren hitz jarioa baino: komunikazioan, irudien eragina askoz handiagoa delako hitzena baino, honetaz aparte telebistak asmatzen duelako emozioetara iristen, eta eskolari, aldiz, kosta egiten zaiolako ezagutzekiko harreman afektibo hori sortzen.

Guraso eta irakasleak kontuan izan behar dute telebistak duen eragina haurrengan eta ia beharrezkoa den haurrak telebista haurrean denbora gehiegi egitea eta honek beraiek baino eragin gehiago izatea heziketan. Guraso askok beraien seme-alabak telebista ikusten jartzen dituzte entretenituta izateko eta beraien gauzak egiteko denbora izateko (bazkari edo afaria prestatzeko, telefonoz hitz egiteko…). Laburbilduz, telebista edo edozein teknologia berriak erabilpen on batekin onuragarria izan daiteke baina txarto erabiliz, kalte izugarriak izan ditzake haurren heziketan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario