Testuinguruaren
azterketaren definizio objektiboa:
Pasaden
hastean, Gorlizko ikastolako zuzendaritzak nirekin jarri zen
kontaktuan helarazteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak
aspaldin egindako eskakizuna hurrengo hilabeterako beteko zutelakoan.
Hau da, hurrengo hilabetean Gorlizko ikastolak atzerritako hizkuntza
irakasteko zituen pertsonal gabezia konpondua izango zela 6 irakasle
berri integratuz ikastolaren funtzionamendura.
Ingelesa,
Alemaniarra eta Frantsesa emango zuten.
Hau
esanda, zuzendariak azaldu zidan, 6 pertsona hauek ez zutela
formaziorik hezkuntza alorrean, unibertsitate mailako bestelako
formazio espezializatua da zeukaten bakarra. Horri aurre egiteko
zuzendariak heziketa programa bat aurrera eramatea beharrezkoa ikusi
zuen eta heziketa programa horren prestakuntza eta aplikazioa nire
ardurapean utzi zuen
Zuzendariaren arabera ni nintzen
pertsonai egokiena hezkuntza alorrean izandako ibilbide luzeagatik,
baita ikastolako langileen artean Gorliztar bakarra nintzelako ere.
Horretaz gain, azken 5 urteetan ikastolako genero begiralea izateak
berebiziko garrantzia izan zuen. Zuzendariak aipatu zuen moduan,
benetako hezkidetza helburu nagusienetako bat izan da azken bost
urteetan eta nola niri egokitu zaidan helburu horren koordinazioa,
niri esku utzi nahi izan zuen irakasle berrien heziketa programa.
Zuzendariarentzako oso garrantzitsua iruditu zitzaion heziketa
programan hezkidetzan sakontzea.
Heziketa programa aurrera
eramateko aste bateko epea eman zidan. Hasiera batean, bi asteko epea
eskatu banizkion heziketa programa irakasleengan hobeto barneratu eta
sakondu ahal izateko, zuzendariak bakarrik aste bateko epea eskaini
zidan. Horren ordez, eskaini zidan hurrengo asteetan irakasle hauekin
ez ohiko batzarrak izateko aukera.
Heziketa programa aurrera eraman
aurretik, zuzendariari 6 pertsona hauen zenbait datu eskatu nizkion;
bizilekua,jatorria, ikasketak, ikasketak non burutu dituzte, adina,
sexua, eta ama hizkuntza.
Heziketa programaren
prestaketari ekin nion, heziketa programa bi ataletan bananduz. Alde
batetik, txosten baten prestaketa eta bestetik, heziketa programaren
inplementazioa edo heziketa programa praktikara eramatea
1-
Txostenaren prestaketa:
Lehenik eta behin, irakasleak
niri ustez ezagutu beharreko zenbait datuen inguruko txostena
prestatu nien. Hau da, 6 pertsona hauei testuinguruaren azterketa
objektiboa biltzen duen txostena helarazi nizkien heziketa hasi baino
3 aste lehenago.
Bertan hurrengo datuak bildu
nituen:
- Herrien inguruko informazioa: Ikastola nahiz Gorlizen kokatuta egon, inguruko herrietako ( Plentzia, Barrika eta Lemoiz ) ikasleez osatuta dago. Txostenean 4 herri hauen informazioa jaso nituen. Alde batetik datu kuantitatiboak: biztanle kopurua, hazkunde demografikoa, bataz besteko errenta, hizkuntzen inguruko datuak, familien diru iturri nagusia, bataz besteko gizon eta emakumeak, etorkin kopurua eta kultur eta kirol eskaintza nagusiak. Bestetik, lau herri hauen azken 50 urteetako historia biltzen zuen dokumentu laburra, informazio gehiago jaso ahal zuten iturriekin atxikituta.
- Ikastolako datuak: Aurretik erabilitako eredu berdina erabiliz ikastolaren ingurukoi datuak jaso nituen. Kuantitatiboak: Ikasle kopurua, jatorria, hizkuntz nagusia, Irakasle kopurua, bataz besteko mutil eta neska ikasle eta irakasle, gela kopurua, teknologi berria kopurua, bestelako langileak, bestelako zerbitzuak eta ikastolaren banaketa arkitektonikoa . Ondoren, ikastolaren historia, helburu nagusiak, lan metodologia eta zuzendaritza organoaren funtzionamendua jaso nuen.
- Klasearen datuak: Irakasle bakoitzari zegokion taldearen inguruko informazio kuantitatiboa eskaini nion. Ikasgai kopurua, klasearen tutorea, emakume eta mutil kopurua, beste ikasgaiak.
- Informazio pertsonala: Irakasle bakoitzari zuzenduta. Alde batetik, bere irakasgaiaren temarioa eta helburuak. Bestetik, bere lana aurrera eramateko baliagarriak izan daitezken eredu pedagogikoen inguruko informazioa.
Heziketa
programa eta helburuak:
Harrera egunean, helburu nagusiena izango litzateke 6 pertsona hauek lehenengo kontaktua edukitzea ikastolarekin, bai ikastola osatzen duten pertsona desberdinekin, bai ikastolako egiturekin. Hau da, ikastolaren funtzionamendua osatzen duten egitura pertsonal zein fisiko desberdinekin lehen kontaktua eduki. Hala ere, zuzendariak aginduta hezkidetza programan indarrak jartzeko, lehenengo egunean bertan Genero begirale moduan hezkidetza programa azalduko diet. Hortaz, lehenengo egunean hurrengo programazioa edukiko genuen:
Haien bila joan ostean ikastolako sarrera, zuzenean irakasleen gelara joango ginateke. Bertan, pertsonalaren aurkezpena burutuko genuke. Horren ostean, egunero klaseak hasi aurretik ospatzen den ordu erdiko batzarrean parte hartuko zuten. Heziketa astean egunero parte hartuko dute batzar hauetan. Bertan, irakasleen kezkak, eredu pedagogiko desberdinen eztabaidak eta ikastolaren funtzionamenduaren inguruan hitz egiten da. Beraz, batzar hauek oso garrantzitsuak dira ikastolaren garrantzia eta funtzionamenduaz jabetzeko. Bestalde, harrera egunean zentroko instalazioak eta zerbitzu desberdinak ezagutuko zituzten, batzarra zuzendariarekin, batzarra orientatzailearekin eta azkenik, hezkidetza programaren helburuak azalduko nien:
“Hezkuntza sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, horregatik, hezkuntzaren analisia egitean, alde batetik, emakumeen presentzia, kopurua eta kokapena aztertu beharko ditugu eta, bestetik, hezteko bitarteko honek sexuen arteko bereizkerian zer-nolako eragina duen ikusi beharko dugu...Hezkuntza jardueraren sexismoa salatu beharra dugu: jarrera eta jokabide sexistak, emakumezko ikasle eta irakasleenganako balorazio eskasa, arreta gutxiago, itxarobide murritzak. Oro har, gehiengoa izan arren eta ekimen gehienetan euren eragina erabakigarria izan arren emakumeak ez dira agertzen eta gutxietsiak dira. Ikusi pertsonarentzat zein diren gaitasun positiboak eta horiek landu, kontuan hartuta gaitasun batzuetan entrenatuagoak gaudela sexu batekoak izateagatik, eta beste batzuetan herren gabiltzala. Generoak eta beren mugak behingoz gainditzeko bideak zabalduko dira hala. Nortasuna zizelkatzeko tailerra izan behar luke eskolak. Neskek eta mutilek gizartean sexuaren araberako eredua jasotzen dute; jarrera batzuk, gaitasun batzuk dira lantzen dituztenak. Eskolak ez badu hori kontuan hartzen, eta ez bada saiatzen kontzienteki beste eredu desberdin batzuk eskaintzen, gauzak bere horretan jarraituko dute. Genero begirale moduan, hezitzaileen formazioa egokitu beharra daukat. Hezitzaileak hezteko bitartekoak jarriko ditut: kurtsoak, materiala erraztu, orientazioa, ikerketak...”
Hurrengo egunetan, egunero egiten den batzarraz gain, hezkidetzaren beste alor batzuk landuko genituzke atalka. Hala hola, materialak eta emakumea, hizkuntzaren adibideak, lan banaketa, harremanak, ikastetxearen antolamendua, soinketa eta jolasak, espazioaren banaketa, parte hartzea,sexualitatea, eraso sexistak eta adinaren inguruko bereizketa. Egunero 3 gai landuko genituzke ostiralera arte, metodologia desberdinak erabiliz. Garrantzitsua izanik irakasle hauengan ziur aski ordura arte planteatu ez diren eztabaidak sortarazte eta are gehiago konturatzea eskolak eta irakasteko formak zein nolako eragina eduki dezaketen haurren sozializazioan.
Azkenik, aste horren baitan beste irakasleak nola lan egiten duten ikusteko aukera izango zuten egunero, ikasgai desberdinak nola jorratzen dituzten. Azkenik, tutoretzaren garrantzia landuko genuke. Bertan, pertsonaren ( ikasleen ) garapen integrala landuko genuke, pertsonen bost dimentsio landuz: arlo kognitiboa, psikomotorra, emozionala, soziala eta afektiboa. Pertsonaren bost dimentsio horiek modu orekatuan eta elkarri lotuta garatu behar dira. Irakaskuntza prozesuan kontuan izan behar diren bost klabe zehazten ditu: zeure buruarekin eta inguruarekin harmonian egotea, komunikazioa, ikasten jakitea, gatazken konponketa eta elkarbizitza. Bost klabe horiek ere modu orekatuan eta elkarri lotuta azaldu behar dute irakaskuntza prozesuan zehar.

Internetgrafia:
“Hezkidetza, deitaile sutilen indarra”. Hikhasi.com. 2005eko martxoan.
Helbidea: http://www.hikhasi.com/artikulua/988#artikuluak
Azken kontsulta: 2011ko azaroa.
Euskal Curriculuma Herritarren Ekarpena. “Hezkidetza, Euskal Curriculuma genero ikuspegitik”. Zubiak Eraikitzen Hezkidetza taldea. 2008ko uztailan.
Helbidea: http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/2008/07/euskal-curriculuma-genero-ikuspegitik.html Azken kontsulta: 2011ko azaroa.
Uh!
ResponderEliminarBide bat baino gehiago zabaltzen da zure azken ekarpen honetan.
a) Ez dut jakin ikastola batean lan egiten duzuna; akaso, horri etekina ateratzeko bideratzen ahalegindu nintekeen neu ere nire eskaeretan.
b) Gizarte hezkuntza egin ote duzu?
c) Lan interesgarria aurkezten duzu; gustura lagunduko nizun horretan, jakitera (eta zuk nahi izatera). Ohar / nabardura batzuk bururatzen zaizkit, baina zure soldatapeko lana eta ikasgaia nahastea ez dakit komenigarriegia den; ez, behintzat, blog bateko ekarpen baten erantzun hutsera mugatuta.
Harrikorik egiten ez duenak ezin platerik apurtu . Ikuspegi horrekin egindakoa da azken hau
d) Berbakuntza dela-eta: ez duzu gehiegi zaintzen eta egin behar zenuke; horixe egin behar den tokian zaude, hezitzailea zara-eta. Zuk egin ezik, nork egingo du?
Zati asko ez dira errazak ulertzen; eta ez ideien konplexutasunagatik, soilik esateko modu okerragatik:
Lanaren helburu nagusiena izango litzateke (ez dakit zer pasatuko balitz) lehenengo kontaktua izatea, gauza batzuk genero begirale moduan azalduko dizkiezu eta batzarretan hartuko zuten parte (etorri izan balira, hartuko zuten parte; antza, ez dira etorri...).
Irakasle batek esaten zuen moduan, el milagro del euskera, hori be aitu bihar ei da.
Zure ideia zorrotzak berba zorrotzez ere esan behar dira.