martes, 3 de abril de 2012

Ligatzeko gaitasuna

Ligatzeko gaitasuna edo zeintzuk diren ligatzeko behar diren gaitasunak deskribatzea ez da lan batere erraza. Hala ere, horri ekingo diogu definizio oso zabala emanez. Iraultza Komandoaren Entziklopedia Akademikoaren arabera, ligatzea norbait edo talde bat aktiboki erakartzen saiatzea eta gerokoak geroko.

Ligatzeko ekintza testuinguru oso desberdinetan eman daiteke. Hortaz, lehenik eta behin ligatzeko gaitasunak edo ligatzea helburu izanda igorleak testuinguru horretan parte hartzen duten aldagaietara moldatzeko kapaxa izan behar da. Horren harira, esan daiteke testuinguru konkretu bakoitzean erabili beharreko gaitasunak, edukiak, metodologia ez direla berdinak izango. Hau da, ez da berdina Bilboko txosnetan egotea edo Txitxarron, Argentinan edo Euskal Herrian, klasean edo autobusean, mozkortuta edo ez, adin diferentzia handiko pertsonekin.... Egoera konkretu bakoitzean aldagai desberdinak parte hartzen dute eta horiek kontutan eduki behar dira. Adibidez:

  • Txitxarron akaso “rafa moraren” jarrera eduki behar duzu.
  • Argentinan “chamuseoaren” tresnak ondo ezagutu behar dituzu.
  • Bilboko txosnetan begiradarekin jolastu behar duzu akaso hasieran.
Beraz, ebaluazio egiterakoan erabilitako metodologia eta edukiak planteatutako helburuak bete badituzte emaitza edo emaitzak onak izan direla esan genezake. Hainbat kasutan, ligatzeko estrategia desberdinak antagonikoak izan daitezke testuinguruaren arabera. Horretarako, egoerak-ohiturak-arauak-kulturak-komunikazioa aztertu, identifikatu, moldatu eta kontrolatu ikasi behar dugu.

PD: Aipatu beharra daukagu inkonpetente hutsak garela

2 comentarios:

  1. Inkonpetentziarena sinisten dizuet.
    Zehaztu dena: gaitasuna (edukia, ekintza, testuingurua eta helburua), adierazleak (ea gaitasun hori zelan garatzen den -ala penagarri ari den- zeintzuk ekintzetan ikusten den) eta ebaluazioa (adierazle horietan zer den Ok ibiltzea, zer den "bueno, tire" ibiltzea eta zer den Ok ibiltzea). Zehaztu dena.
    Gaitasun hau idazteko testuinguru bat gomendatuko dizuet: zuek inkonpetente zareten eta konpetente izan nahi zenuketen hori.

    Incompetente Vs competente, que tiene desarrollada la competencia -> competencia gazteleraz, gaitasuna euskaraz. Igarri barik egon ote zarete? Ea udaren amaierarako esan ahal didazuen gauza praktikoak ikasi ahal izan dituzuela nire ikasgaian.

    ResponderEliminar
  2. ah! ez da "chamuseo", "chamuyeo" baino.

    ResponderEliminar