martes, 3 de abril de 2012

Jolasa eta Curriculuma

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA eremuaren sarreran zera adierazten du curriculumak jolasaren garrantzia azpimarratzeko:

“Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientzia berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du”.

Hortaz, jolasaren garrantzia azpimarratu behar dago. Hala ere, oso garrantzitsua egiten zaigu egitea jolas bakoitzaren azterketa hermeneutikoa, sakonean transmititzen diren balioak eta portaerak aztertzea, hezkidetza lantzerako orduan ezinbestekoa baita. Horretaz gain, jolas libreak haur hezkuntzan izan dezakeen garrantzia azpimarratu beharra dago, honek aurren sormena eta irudimena garatzen lagunduko duelakoan. Gainera gaur egun, bizi garen kontsumo gizarte honetan haurren sormena eta irudimena nahiko kaltetu egin da, beraz, jolas librea bultzatu beharko dugu ikastetxeetan.

1 comentario:

  1. Ikuspegi interesgarria ematen diozu; gehienetan moduan. Eta hanka motz, berdin.
    Erantzunetara joaten ahalegindu behar duzu. Zuk hau diozu ...oso garrantzitsua egiten zaigu egitea jolas bakoitzaren azterketa hermeneutikoa, sakonean transmititzen diren balioak eta portaerak aztertzea.... Baina egiten den "jolas bakoitzaren azterketa hermeneutiko sakona" egin behar baduzu, nondik aterako duzu astia beste egiteko guztiak egiteko lanean hasten zarenenan? Hori batetik; bestetik, egin beharreko jolasaren azterketa hermeneutiko sakonerako prst egon behar baduzu, jolas egingarriak murriztuko litzakizuz zehatz.
    Norabidea zuzena dela uste arren, hori guztiori esan beharra dut. Ondorio bat: hasi zaitez trebatzen azterketa hermeneutiko sakonetan, blog hau aukera ona duzu.

    ResponderEliminar