martes, 27 de marzo de 2012
ARRETA GALERAGATIKO EDO HIPERAKTIBITAEAGATIKO ASALDURA (AGHA)
Esan beharra dugu gaur egungo gizartean, bost umetik batek duela Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA), eta horregatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak, ondorioak garrantzitsuak baitira, bai umearentzat eta inguruan dituen guztientzat ere.
AGHAren ezaugarri nagusia, umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta gauzei arreta jartzeko duen ezintasuna da, batetik, eta bizkorregi erreakzionatzea, bestetik. Kasuen % 60an, gutxienez, sintomek iraun egin dute helduaroan ere. Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen hiru sintoma nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen dira. Beraz, adin horretara iritsi aurretik egin behar da diagnostikoa.
Ikerketek oraindik ez dute identifikatu AGHAren behin betiko kausa, baina, itxura guztien arabera, gaixotasunaren sorreran garrantzi handia dute faktore biologikoek, dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat. Oinarri hereditarioa ere duela pentsatzen dute adituek baina asalduran inplikatuak dauden geneen sekuentziak zein diren jakiteko hasierako faseetan daude oraindik.
Tratamenduak ume bakoitzari egokitutakoa izan behar du, baina, ikerketen arabera, botikak eta interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen dira emaitzarik onenak. Arrakastarik handiena lortzeko,tratamenduan umeak berak, gurasoek, beste senideek eta hezitzaileek hartu behar dute parte, betiere medikuaren kontrolpean, noski.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
* Izenburua ipini
ResponderEliminarGaiari ez diozu ez didaktika ez pedagogia ikuspegitik oratu; orduan, zer esan askorik ez dut.
Ikuspegi psikologikoaren interesa igartzen dut; hala ere, zu maisurako formatzen zabiltzanez eta ez haur-psikologian, maisu lanetik erantzunak ematen ahalegindu behar duzu maisu lanerako prestakuntzan aurrera egiteko.
Bestela ere, AGHA horren inguruan ikuspegi asko dira, zurean kritikotasun falta somatzen dut.