martes, 20 de marzo de 2012

Psikomotrizitate saioa



Psikomotrizitate saio egoki bat egiteko beharrezkoa da hainbat gauza kontuan hartzea, adibidez: haurrak daukaten egoera fisikoa, egoera emozionala, motibazioa, nekea… Aurrekoak kontuan izanda prestatuko dugu saioa, haurrak urduri badaude erlaxatzeko ariketak egingo ditugu, triste badaude alaitzeko diren jolasak egingo ditugu.

Saioa burutuko den espazioa oso garrantzitsua da, zelaia berezia izan behar da, hormak babestuta egon behar dira, leihoak egotea beharrezkoa da gela aireztatzeko.Haurren kopurua ere kontuan hartu beharra dago, espazioarekin erlazionatuta doa eta. Irakasleak parte hartzea ere ondo legoke umeen jokoetan parte hartze minimo batekin.

Ikastetxe bakoitzak duen materialaren eta irakasleen arabera, saioak era desberdinean antolatuko dira baina saio askeek badaukate jarraitzeko eredu bat: Arauak errepasatu, koltxoiez egindako pareta apurtu, jolas librea( hormetara igo, jolas librea, jolas sinbolikoa, saltoak egin, eraikuntzak egin eta amaieran marrazki batean saioak iruditutakoa plasmatu eta erlaxatzeko ipuin bat kontatu.

Mota honetako saioak, Acouturierren eredua jarraitzen dute. Mota honetako saioetan, haurrek beraien sentimenduak askatzen dituzte ekintza desberdinak eginez. Horma botatzen dutenean bere nortasuna erakusten ari da eta eraikuntzak egiten dituenean bere nortasunsa eraikitzen du eta saltoak egiten dituenean bere buruarengan duen konfiantza erakusten du.

1 comentario:

  1. Zuek chaptka kodea kendu duzela baieztatzen didazuen arte, hauxe izango da zuen blogean zuzenduko dudan azkena.
    ________________
    Aurreko batean gelan erabilitako metafora batekin segituz:
    Hemendik eta hiru urte eta erdira nire herrian agertuko bazina psikomotrizitatea lantzen den egunean, automobiletik jaitsi eta eskua ematera joango nintzateke.
    Baina galdera bat egingo nizuke: zertarako egiten duzu hori guztiori.
    Gaitasunez eta helburuez pentsa beharra sumatzen da.

    ResponderEliminar