martes, 13 de marzo de 2012




Maria Montessori

Maria Montessori Italiako Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen 1870ean. Bera italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen eta bere teoria pedagogikoak ezagunak dira mundu osoan.

Haurrek ikasteko askatasuna behar zuela pentsatzen zuen. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten zutela uste zuen. Akatsak egitea ez zuen gaizki ikusten, horrela haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz. Berak, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar zela uste zuen. Eta hauek haur bakoitzaren ikaskuntzaren bilakaera inposiziorik gabe errespetatu behar zutela esaten zuen Montessorik.

Bere pedagogia oso kritikatua izan da urteetan zehar. Hala ere, pertsonaia ospetsuen onespena ere izan zuen eta horri esker bere ideiak mundu osora zabaldu ziren. Berari esker albo batera utzi ziren betiko gela ilunak eta gelaren antolamendua birplanteatu zuen arbel bakar bat zutenak, eta ikasle guztiak lerrokaturik zeuden gelak aldatuz. Eta hortik aurrera, garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxen bidez haurren garuna estimulatu eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen. Eta esan beharra daukagu Montessorik proposaturiko materialak eta ideiak, egungo pedagogian eta eskola guztietan erabiltzen direla, haur hezkuntzan batez ere, haurrak berezko garapena izan dezan.


1 comentario:

  1. * Kendu chaptka kodea
    * Izenburua ipini

    Suposatzen dut hau Ikerrek egindakoa dela eta horrela erantzungo dut.
    Zuk gehiago egin behar zenuke: Montesoriren metodoak kritika handiak hartu dituela diozu. Zeintzuk? zergatik? zuk non kokatzen duzu zure burua?
    Zuk hori baino formazio sakonagoa duzunez hori baino sakonago jo behar duzu.
    Ikuspegiak, dagoeneko, didaktikakoa eta curriculumaren teoriakoa izan behar du.

    ResponderEliminar