martes, 20 de marzo de 2012

HEZKUNTZA INFORMALA



Hezkuntza bizitza osoan zehar dugu, baina ikastolak, unibertsitateak, udalekuak eta programatuta dauden hezkuntzez aparte hezkuntza informala ere dago eta hau egunez egun egiten duguna eta gertatzen zaiguna da. Adibidez, telebista ikusten dugunean, irratia entzutean, egunkaria irakurtzen dugunean, komikiak begiratzean, gurasoekin hitz egiten dugunean, kaletik oinez goazenean eta kartel bat ikustean…

Bi erako hezkuntza informalak daude: alde batetik, nahita izaten ditugun harremanak, nahita irakurtzen ditugun komikiak, aldizkariak… eta bestetik, gure buruan nahi gabe sartzen diren eta gure hezkuntzan eragiten duten telebistako iragarkiak, irratiko iragarkiak…

Gaur egun, haur asko daude ikastolatik irtetean futbolera, beste kirol ekintza batera edo hizkuntza eskola batera joaten direnak beraien gurasoak nahi dutelako. Kasu batzuetan, haurrak nahi dutelako izaten da, baina gutxitan gertatzen da hori. Horrela, haur horiek egun osoa okupatuta dute denbora librea zer den jakin barik. Gobernua, Asoziazio Erlijiosoak eta beste zenbait batzorde dira hezkuntza informala inposatu nahi dutenak honen ordez hezkuntza formala eta ez formala gehiago bultzatuz.

Hezkuntza informala, formala eta ez formala bezain garrantzitsua da. Haur batek egunez egun telebista ikustean, egunkaria irakurtzean edo gurasoekin edo lagunekin izango dituen harremanak bere hezkuntzaren zati garrantzitsu bat izango dira.

1 comentario:

  1. Inteesgarria da, bai, hezkuntza informalaren eraginaren azterketa. Eta gauza askotan zurekin bat nator.
    Hala ere, gauden egoeran ardaztu behar dugu jarduna: zu HHko irakaslegai eta ni DOko irakaslea ikasbide horretan; beraz:

    HHko gelan zelan egingo niokeen aurre hezkuntza informalaren eragin negatiboei gai egokia litzateke.
    Gero han agertuko nintzateke ni helburu eta gaitasunen gaineko itaunez, baina hori beste kontu bat litzetekek.

    ResponderEliminar