Autismoa Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzan nabaritzen hasten den gaixotasun bat denez eta oraindik haur horiek osatu ezin direlako, garrantzi handia eman behar zaiola uste dugu eta horregatik aukeratu dugu gure blog-ean publikatzeko.
Haur autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean “distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten. Batzuetan mintzaira ez da garatzen, beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, ez du ez aurrera ez atzera egiten, hor geratzen da. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta hizkera monotonoa izan ohi da.
Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.

View more PowerPoint from abeaskoa
* Kendu chaptka
ResponderEliminar* Izenburua jarri
Ikerri idatzitakoren antzera, zuk formazio sakonagoa duzunez, ekarpen sakonagoak egin behar dituzu. Eta, zalantza barik, didaktikaren eta curriculumaren teoriaren ikuspegia nabarmen utziaz.