martes, 3 de abril de 2012

PENTAZIDADEA

 


PENTAZIDADEA

Tutoretza eta orokorrean konpetentziak lantzeko erabiltzen den metodoa dugu hau. Batez ere 4 eta 5 urteko geletan erabiltzen da eta gero eta gehiago erabiltzen hasi da gaur egungo haur eskoletan.

Tutoretza plan honetan Unitate Didaktiko bakoitzarentzat jarraibide edo konpetentzia bat ezarrita dago. Jarraibide hori egunero lantzen du umeak (adibidez: gauzak batzen ditut, maitasuna ematen dut…). Unitate hasieran ondo azaldu behar da zein den jarraibidea, zer esan nahi duen, zer lortu behar den… eta horretarako euskarri grafikoak gela bakoitzean ezarriz.

Era ezberdinak daude pentazidadea lantzeko, esate baterako, irakasleak haur bakoitzari sintonian lortutako bihotzak jartzeko panel handi bat emango dio eta haur horrek bihotzak jarriko ditu beti ere tutoretza planeko jarraibideak edo konpetentziak lortzen baditu. Asteko azkenengo egunean, irakasleak haur bakoitzari deitzen dio banan- banan eta lortu dituen bihotzak kontatzen dituzte, hori bai, beti errefortzu positiboa erabiliz. Bihotz guztiak lortu baditu zorionak emango dizkio eta ez baditu lortzen zergatik uste duen izan dela esateko esango dio irakasleak eta animatuko dio hurrengoan lor dezan. Gero, marrazki bat ere marraztuko dute. Hau dena egin ondoren, haurrak bihotzez osaturiko panela etxera eramaten dute beraien gurasoak ikusteko eta hurrengo egunean sinatuta bueltatzeko.

1 comentario:

  1. * Ipini izenburua.

    Oso interesgarria; horren antzerako gauza batzuk ikusita izan ditut, baina eskola pribatu uniforme garestidunetan (Redes-en baten ere agertzen da). Oso didaktikoa begitandu zait aurkitu duzun informazioa (eta didaktikoa dela zure iruzkinean argi dago).
    Aurkitu ote dituzu curriculum diseinuko elementuak? Hor badira eta adibide ona izan lirateke

    ResponderEliminar