miércoles, 18 de abril de 2012

Gabonetako Jostailuak


Ez da denbora gehiegirik pasatu urte bukaera ospatu dugunetik. Gabonak kristau garaian IV. Mendetik ospatzen dira. Hauek baino lehen festa paganoak zeuden. Gauzak horrela, Elizak historian zehar egindako basakeriek “inkisizioa, sorgin ehiza, katolizismo berria…” kultura endemikoaren galera ekarri zuen. Baian ez da hori Elizak ekarri digun bakarra, gizartearen zatiketa hierarkiko patriarkala ere elizaren eskutik etorri zaigu.

Bideo honetan argi ikus daitekeen moduan, botere harremanak mantendu nahi dituen gizartearen zati bat horretan darrai, kasu honetan publizitate eta marketing-aren tresnak erabiliz haurrengan eragiten duen botere ekonomikoa hain zuzen ere. Botere ekonomiko/katoliko hauek, Generoan oinarritutako estereotipoek bere horretan iraun dezaten aureneko interesatua dira.

1995ko irailaren 4tik 15era Beijing (Txina) hirian burutu zen Emakumeari buruzko IV.Mundu konferentzian hartutako emakumearen irudiari buruzko akordioen laburpena aurkezten duenez. Besteak beste:

-Komunikabideek ez dute emakumearen bizi modu anitzen irudi orekaturik eskaintzen.

-Produktu bortitz eta degradatzaile edo pornografikoek emakumeari eta gizarte duen parte hartzeari kalte egiten diete.

-Iragarkiek kontsumitzaile gisa aurkezten dute emakumea.

-Komunikabideetan auto-erregulazio mekanismoak ezarri behar dira. Era berean, genero bereizkeria agertzen duten programak ezabatzeko metodoak asmatu behar dira.



1. Objektibo estrategikoa: Komunikabide eta teknologia berrien bidezko emakumeen adierazpena zein baliabide hauen inguruko erabakietan parte hartzea bultzatzea.

· Gobernuek eta beste sektoreek, komunikabideei buruz dituzten politika eta programetan genero ikuspuntua sartzeko politika aktibo eta ikusgarria bultzatu beharko lukete.

· Hedabide-sistemek hartu behar dituzten irtenbideak: Komunikabideei emakumearen irudi orekatu eta bereizia aurkezteko aukera emango dieten erregulamendu-mekanismoak sortzea, beti ere adierazpen askatasunaren aurka jo gabe.

2.Objektibo estrategikoa: Estereotiporik gabeko eta orekatua den irudia bultzatzea hedabideetan.

1 comentario:

  1. Eragingarria bideoa! (luzetxoa ere bai).
    Egia da hor zeregina badaukaguna, denok badugula zer egin. Baina irakasle-ikuspegia falta duzula esango nuke. Didaktikakoa ere bai.
    Zuk idatzitakoa gizarte-langilerako, soziologorako kazetaritza edo antropologia ikasten ari den batek egina izan daiteke. Ideiak onak eta interesgarriak badira ere, baina ardaztea falta du.

    ResponderEliminar